header image
 

#kill -9 Metabolik Biohacklab <-’

Metabolik Biohacklab, Leioako Udondo gaztetxeko talde hacktibistaren prozesua amaitu da. Inork talde honen posta zerrenda jarraitu izan badu, albiste hau noiz aterako zain egongo zan eta albistea iritsi da. Hona hemen Metabolik Biohacklab-en agiri ofiziala:

Ia sei urte eta gero, Metabolik BioHacklabeko partaideok proiektuak bukatu behar duela erabaki dugu. Erabaki hau taldea ixtea arrazoirik gabe hiltzorian mantentzea baino hobea delako hartu dugu.

Metabolik Biohacklabaren egoeraren azalpen zehatzak horri asko beharko lituzke, baina arrazoi nagusia partaideen inplikazio eta ilusio falta da: ia urte bete daramagu horrela eta ez dirudi egoera aldatuko denik, belaunaldi txandaketa indartsurik ez bait da egon.

Datorren hilabeteetan gure kolektiboak izan duen eboluzioaren analisi bat burutu nahi dugu (batez ere azken fasearena) taldearentzako gauza garrantzitsua dela uste bait dugu eta beste batzuentzat ere lagungarria izan daitekeela uste bait dugu.

Bukaera batek ez du nahitaez gauza txarra izan behar, beste zerbaiten hasera ere ekartzen duelako. Metabolikek erein duen lurra, teknologiak eta jakingura politikoak asetuz, proiektu berriak loratzeko balioko du, indar gehiagorekin eta norabide desberdinekin.

Irailaren 15ean agur-jai bat egiteko bilduko gara. Metabolik BioHacklabaren parte izan diren edo nolabaiteko erlazioa izan duten pertsona guztiak gonbidatuta daude. Informazio gehiago argitaratuko da gure posta zerrendan, taldea desegin arren martxan jarraituko duena.

- https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hacklab-leioa -
- http://www.sindominio.net/metabolik -

Egia esan gure bizitza honetan geroz eta jende gutxiagok izaten du denbora beste ekintza batzuetan parte hartzeko, bizitzaren kontuak direla eta konpromezu barriak sor daitezke, esate baterako, familia. Informatikari lanetan dabilen batek ere urteen poderioz interesa gal dezake, guztiz normala da.Talde honen bukaera dela eta ez gara tristetu behar, nahiz eta askok mikroprozesagailuak guztiz goibelduta izan. Taldekide asko proiektu berrien atzetik dabiltza, honela ekintza berriak ilusio osoz burutzeko asmoarekin. Gainera kontutan hartu behar dugu Metabolikek utzi digun guztia, X-Evian, Alephandria… eta batez be eurek landutako haziaren fruitua, Euskal Herriko eta mundu osoko talde hacker eta hacktibista askorentzat eredu izan da, eta euren lanarengandik asko ikasi dugu eta gurean jarraitzeko kemena mantentzen dugu.

Nun hago, zer diskotan,
Metabolik Biohacklab
Bizkarmuin kablean gora
Oroitzapen serbidoran
Gordea izan hintzana

“Xalbadorren heriotza” abestiaren errepika eraldatua

 

Eskerrik asko Metabolik Biohacklab.

~ por Shadowfox en Julio 18, 2007.

3 comentarios to “#kill -9 Metabolik Biohacklab <-’”

  1. Naiz eta jada gure artean jakina izan oraindik ere pena emten du, baina irtengo dira kalera beste izan batekin :D

  2. Hello,
    I’m the web-master of Free Penguin,
    I’ve seen your space and I like it, congratulations!
    If you want we could link each other with a banner o with a simple link.

    My web-site is http://www.freepenguin.it/index-es.html

    I’m waiting for your reply!

    Free Penguin - Free as in Freedom

    andrea@freepenguin.it

  3. very interesting. i’m adding in RSS Reader

Escribe un comentario