header image
 

‘FreeBSD un demonio controlabe’ hitzaldian azaldutako eztabaida puntuei buruzko mahaingurua

‘FreeBSD un demonio controlable’ hitzaldiaren baitan, zenbait eztabaida puntu azaldu zaizkigu.Beastie, FreeBSD-ren maskota

Eztabaida puntu hauek, hurrengo mahainguruan eztabaidatuko dugu:

Eguna: Martxoaren 18an, igandea.
GMT ordua: 18:00 GMT
EH ordua: 19:00
Tokia: Freenode IRC zerbitzariko #eldemonio kanalean.

Animatu eta etorri zaitezte!

Eztabaida puntuak hurrengo hauek dira:

  1. *BSD eta GNU/Linux sistemen elkareragina denboran zehar AT&T-k BSDi-ri zuzendutako salaketa dela eta.
  2. *BSD-ren fork-ak eta bestelakoak.
  3. Unix/Posix espezifikazioa eta*BSD Unix izan ez arren, Unix bezala hartzea.
  4. BSD eta GPL lizentziak.
  5. FreeBSDsistemaren eta GNU/Linux-en distribuzio batzuen arteko erraztasun eta zailtasunak.
  6. FreeBSD-ren eta GNU/Liunx distribuzien programatzaile taldeak. FreeBSD-rena ez da horren irekia, ona al da?
  7. FreeBSD sistemak eta GNU/Linux distribuzioek duten direktorioen ordenamendua.
  8. GNU/Linux distribuzio ezberdinek euren artean betetzen dituzte eta bete beharko lituzketen estandarrak.
  9. BSD/GNU/Linux, GNU/Linux sistema eragileak ere BSD lizentziapean daugoen kodea erabiltzen duelako.
  10. FreeBSD-ren eta Linux kernelaren moduluak, etab.
  11. *BSD familiako maskoten izenak, gehienbat FreeBSD-ren maskotarena.

~ por Shadowfox en Marzo 11, 2007.

Escribe un comentario