FreeBSD-ko locale-ak ezartzen
FreeBSD sistema eragilean, locale-ak hizkuntza eta kodifikazio ezberdinetan jar genitzake. Eskuragarri dauden locale-ak
ezagutzeko honako agindu hau erabiliko dugu:
#locale -a
Hizkuntza zehatz bateko locale-en kodifikazioa ezagutzeko grep erabil genezake pipe baten bidez, adibidez euskarazko locale-ek eu_ES izena dutela jakinik, komando hau erabiliko genuke:
#locale -a | grep eu_ES
Guk erabili nahi dugun locale-a aukeratu eta gero, locale hauek ezarriko zaizkion erabiltzailearen home barruan dagoen .login_conf fitxategia editatuko dugu eta bere barruan honelako zerbait aurkituko dugu:
:charset=ISO-8859-1:\
:lang=es_ES-ISO8859-1:
Testu hau ezabatu eta bere ordez hurrengoa jarriko dugu:
me:\
:lang=eu_ES.UTF-8:\
:lc_all=eu_ES.UTF-8:\
:charset=eu_ES.UTF-8:
Testu fitxategia gorde eta erabiltzaile horrekin sisteman saioa berriz hastean bere locale-ak ezarpen hauekin azalduko dira.













Escribe un comentario