CD/DVDak erretzen FreeBSD-n
FreeBSD sistema eragilean, beste askotan bezala, CD eta DVDak komando lerroaren bitartez erretzeko aukera dago. Honela, ingurune grafikoak huts egin duen sistema batean edo ta errendimendu kontuengatik ingurune grafikoa jarri etzaion zerbitzari batean lan hauek burutzea posible izango da.
Orain guzti hau aztertzen hasiko gara, askotan ingurune grafikorik gabe galduta egoten baikara.
CD grabaketa
FreeBSD-k berez, beste ezer instalatu beharrik gabe, ATA motako gailuen bidez ISO irudiak CDetan grabatzeko burncd aplikazioa dakar, ISO bat grabatzeko beharra nuen eta honetaz baliatu nintzen, enuelako ikertzen jarraitzeko astirik, burncd hau erabiltzeko hurrengo sintaxiaz baliatuko gara:
#burncd -f gailua data irudia.iso fixate
-f: Eragiketa behartzeko
-gailua: gure CD/DVD gailua, gailu bakarra izatekotan, acd0 izango da, eta bi baditugu acd0 edo acd1 izan daiteke
-data: sortuko den CDa datu motakoa izango dela adierazteko
-fixate: sortuko den CDa edozein CD irakurgailutzat irakurgarri egingo du
DVD grabaketa
DVD-ak grabatzeko, dvd+rw-tools tresnen artean aurkitzen dugun growisofs tresna erabiliko dugu. growisofs, mkisofs tresnaren frontend bat da eta horretaz gain DVD grabazio gaitasuna dakar integraturik, beraz, tresna honen bitartez datuak grabatzeko ez dugu aurretiaz ISO irudirik egin behar. dvd+rw-tools tresnek hardwarekiko duten bateragarritasuna hemen aurki genezake.
Tresna honek gailuetara atzitzeko SCSI azpisistema erabiltzen du, beraz, ATA motako gailuak erabiltzen baditugu (orokorrean gehienok erabiltzen ditugu), ATAPI/CAM euskarria gaiturik izan beharko dugu.
Lehen esan bezala, growisofs tresna, dvd+rw-tools tresnen artean dago, beraz, hau instalatzeko dvd+rw-tools tresnak instalatu behar izango ditugu:
#cd /usr/ports/sysutils/dvd+rw-tools
#make install clean
Honetaz gain ATAPI gailuetara DMA atzipena gaiturik izan beharko dugu, honetararko /boot/loader.conf fitxategiari hurrengo lerroa gehituko diogu:
hw.ata.atapi_dma=”1″
Datuen DVDak grabatzen
Gure datuak gordeko dituen DVD bat sortzeko hurrengo komandoa erabiliko dugu:
#growisofs -dvd-compat -Z gailua -J -R helbidea
-dvd-compat Diskoa ixteko, ezin izango da ezer gehiago idatzi bertan. Hala ta guztiz ere DVD-ROM gailuekiko bateragarritasun hobeagoa lortuko dugu.
-Z Hasierako grabazio saioa sortzeko erabili behar da nahiz eta grabazioa multisaioa izan edo ez.
gailua DVD-RW gailuaren helbidea, /dev/cd0 edo ta /dev/cd1 izan daiteke.
-J -R mkisofts tresnari bideratzen zaizkion parametroak honek fitxategi sistema sor dezan. Kasu honetan Joliet eta Rock Ridge luzapenak izango dituen ISO 9660 fitxategi sistema sortuko du.
helbidea DVDan kopiatu nahi ditugun datuak gordetzen dituen helbidea, direktorio honen barruan dauden datu guztiak kopiatuko dira DVDra.
Komando honen adibide bat hurrengoa litzateke:
#growisofs -dvd-compat -Z /dev/cd1 -J -R /usr/home/hackresearch/dvddatuak
ISO irudi bat DVDan grabatzen
Honetarako hurrengo komandoa erabiliko dugu:
#growisofs -dvd-compat -Z gailua=irudia.iso
irudia.iso Gure iso irudiaren helbidea litzateke.
Komando honen adibide bat hurrengoa litzateke:
#growisofs -dvd-compat -Z /dev/cd1=/usr/home/hackersearch/openbsd4.iso
Arestian ikusitako kasu bietan growfs tresnak abiadura automatikoki detektatzen du baina growisofs tresna abiadura konkretu batean lan egitera behartu nahi izanez gero, -speed=N parametroa erabiliko dugu. N aldagaia zenbaki oso eta positibo bat izango da. Bere abiadura, N*1385KB/s izango delarik, hau da, -speed=10 parametroa erabiliz, 13850KB/s abiaduran grabatuko dugu DVDa. speed-en jartzen ditugun balioak eta grabailu askotan agertzen diren 8X, 16X … balioek esanahi berdina dute, hots, -speed=1 jartzean, DVD-a 1X abiaduran grabatu nahi dugula adierazten ari gara eta gauza bera beste balio posible guztiekin. Logikoa denez, ezin izango dugu speed=32 balioa erabili gehienez 16X abiaduran lan egiten duen grabagailu batean, honen abiadura maximoa speed=16 delako.
Suposa dezagun aurreko komando biak speed parametroari 16 balioa aplikatuz erabiliko ditugula, sintaxiak hurrengoak lirateke:
#growisofs -dvd-compat -Z -speed=16 /dev/cd1 -J -R /usr/home/hackresearch/dvddatua
#growisofs -dvd-compat -Z -speed=16 /dev/cd1=/usr/home/hackersearch/openbsd4.iso
dvd+rw-tools paketea instalaturik eta ATAPI/CAM euskarria eta ATAPI gailuetara DMA atzipena gaiturik izan eta gero, CD/DVD grabatzaile grafiko bat ere erabil genezake, esate baterako K3B.













Escribe un comentario