header image
 

#kill -9 Metabolik Biohacklab <-’

Metabolik Biohacklab, Leioako Udondo gaztetxeko talde hacktibistaren prozesua amaitu da. Inork talde honen posta zerrenda jarraitu izan badu, albiste hau noiz aterako zain egongo zan eta albistea iritsi da. Hona hemen Metabolik Biohacklab-en agiri ofiziala:

Ia sei urte eta gero, Metabolik BioHacklabeko partaideok proiektuak bukatu behar duela erabaki dugu. Erabaki hau taldea ixtea arrazoirik gabe hiltzorian mantentzea baino hobea delako hartu dugu.

Metabolik Biohacklabaren egoeraren azalpen zehatzak horri asko beharko lituzke, baina arrazoi nagusia partaideen inplikazio eta ilusio falta da: ia urte bete daramagu horrela eta ez dirudi egoera aldatuko denik, belaunaldi txandaketa indartsurik ez bait da egon.

Datorren hilabeteetan gure kolektiboak izan duen eboluzioaren analisi bat burutu nahi dugu (batez ere azken fasearena) taldearentzako gauza garrantzitsua dela uste bait dugu eta beste batzuentzat ere lagungarria izan daitekeela uste bait dugu.

Bukaera batek ez du nahitaez gauza txarra izan behar, beste zerbaiten hasera ere ekartzen duelako. Metabolikek erein duen lurra, teknologiak eta jakingura politikoak asetuz, proiektu berriak loratzeko balioko du, indar gehiagorekin eta norabide desberdinekin.

Irailaren 15ean agur-jai bat egiteko bilduko gara. Metabolik BioHacklabaren parte izan diren edo nolabaiteko erlazioa izan duten pertsona guztiak gonbidatuta daude. Informazio gehiago argitaratuko da gure posta zerrendan, taldea desegin arren martxan jarraituko duena.

- https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hacklab-leioa -
- http://www.sindominio.net/metabolik -

Egia esan gure bizitza honetan geroz eta jende gutxiagok izaten du denbora beste ekintza batzuetan parte hartzeko, bizitzaren kontuak direla eta konpromezu barriak sor daitezke, esate baterako, familia. Informatikari lanetan dabilen batek ere urteen poderioz interesa gal dezake, guztiz normala da.Talde honen bukaera dela eta ez gara tristetu behar, nahiz eta askok mikroprozesagailuak guztiz goibelduta izan. Taldekide asko proiektu berrien atzetik dabiltza, honela ekintza berriak ilusio osoz burutzeko asmoarekin. Gainera kontutan hartu behar dugu Metabolikek utzi digun guztia, X-Evian, Alephandria… eta batez be eurek landutako haziaren fruitua, Euskal Herriko eta mundu osoko talde hacker eta hacktibista askorentzat eredu izan da, eta euren lanarengandik asko ikasi dugu eta gurean jarraitzeko kemena mantentzen dugu.

Nun hago, zer diskotan,
Metabolik Biohacklab
Bizkarmuin kablean gora
Oroitzapen serbidoran
Gordea izan hintzana

“Xalbadorren heriotza” abestiaren errepika eraldatua

 

Eskerrik asko Metabolik Biohacklab.

hack.in#badakigu informatika elkarteak posta zerrenda estreinatzen du

Pozgarria da Euskal Herriko hacking eszenak martxan dirauela ikustea, honen adierazgarri da hack.in#badakigu informatika elkarteakhack.in#badakigu informatika taldearen ikurra gaur posta zerrenda estreinatzea. Elkarteak berak sareko bizidun guztioi zabaldu digu izena emateko gonbita.

Albistea hack.in#badakigu informatika elkarteko blogean ikusi dezakegu. Nik ere nire aldetik mundu guztia animatzen dut talde honen posta zerrendan izena ematera.

Azkenean, Debian GNU/Linux 4.0 Codename Etch eskuragarri

Azkenean, kostatu da, baina gaur, 2007ko apirilaren 8an Debian GNU/Linux 4.0 sistema eragilearen bertsio establea plazaratu da. Espirala, Debian GNU/Linux sistema eragilearen logotipoa

Bide luzea izan da, lehendabizi Debian GNU/Linux honen bertsio berriaren kaleratzea 2006ko abendurako espero zan, azkenengoz entzun nuena, aurtengo apirilean aterako zela da eta azkenik hemen daukagu.

Informazio gehiago hemen.

Debianen bertsio berri hau hemendik deskargatu dezakegu. Zerbitzari guztiak oraindik ez daude eguneratuta bertsio berriaren ISOarekin, baina Debian-en suediako mirror-ean agertu agertzen da, gehienbat hau delako euren irudi zerbitzari nagusia.

‘FreeBSD un demonio controlabe’ hitzaldian azaldutako eztabaida puntuei buruzko mahaingurua

‘FreeBSD un demonio controlable’ hitzaldiaren baitan, zenbait eztabaida puntu azaldu zaizkigu.Beastie, FreeBSD-ren maskota

Eztabaida puntu hauek, hurrengo mahainguruan eztabaidatuko dugu:

Eguna: Martxoaren 18an, igandea.
GMT ordua: 18:00 GMT
EH ordua: 19:00
Tokia: Freenode IRC zerbitzariko #eldemonio kanalean.

Animatu eta etorri zaitezte!

Eztabaida puntuak hurrengo hauek dira:

Jarraitu irakurtzen

‘FreeBSD un demonio controlable’ hitzaldia

Freenode IRC zerbitzariko #eldemonio kanalean *BSD familiari eta FreeBSD sistema eragileari Beastie, FreeBSD-ren maskota buruzko hitzaldia egon da.

Hitzaldi honetan, *BSD sistema falimiaren historia, GNU/Linux-ekiko desberdintasun batzuk, Unix/POSIX espezifikazioak, BSD lizentzia eta FreeBSD-ren optimizazioa izan dugu mintzagai, beste gai batzuen artean.

Nire eskerrik beroenak xlony-ri izan duen partehartze sutsua dela eta.

Hitzaldi honen log-a hurrengo hau da:

Jarraitu irakurtzen

Asterisk PBX-ari buruzko mahaingurua

Gaur Asterisk PBX edo zentral telefonikoari buruzko mahaingurua egon da Freenode IRC zerbitzariko #HCKRS kanalean.Asterisk PBX-a Mahaingurua gaztelaniaz izan da eta Asterisk-en inguruko oinarrizko ezagupenak azaldu dizkigu x-ip lagunak.

Hemen dago eskuragarri mahainguruaren log fitxategia:

Jarraitu irakurtzen

FreeBSD-ko locale-ak ezartzen

FreeBSD sistema eragilean, locale-ak hizkuntza eta kodifikazio ezberdinetan jar genitzake. Eskuragarri dauden locale-akBeastie, FreeBSD-ren maskota ezagutzeko honako agindu hau erabiliko dugu:

#locale -a

Hizkuntza zehatz bateko locale-en kodifikazioa ezagutzeko grep erabil genezake pipe baten bidez, adibidez euskarazko locale-ek eu_ES izena dutela jakinik, komando hau erabiliko genuke:

#locale -a | grep eu_ES

Guk erabili nahi dugun locale-a aukeratu eta gero, locale hauek ezarriko zaizkion erabiltzailearen home barruan dagoen .login_conf fitxategia editatuko dugu eta bere barruan honelako zerbait aurkituko dugu:

me:\

:charset=ISO-8859-1:\
:lang=es_ES-ISO8859-1:

Testu hau ezabatu eta bere ordez hurrengoa jarriko dugu:

me:\

:lang=eu_ES.UTF-8:\
:lc_all=eu_ES.UTF-8:\
:charset=eu_ES.UTF-8:

Testu fitxategia gorde eta erabiltzaile horrekin sisteman saioa berriz hastean bere locale-ak ezarpen hauekin azalduko dira.

RFID txip pasiboak liburuetan?

Atzo, bilboko Fnac dendara joan nintzen aste batzuk zirela ikusi nuen programazio liburu bat erostera. Liburuaren izenburua “C GuĆ­a de autoenseƱanza” da Herbert Schildt -ek idatzia, liburuaren ISBN-a 84-481-3204 da. Liburua aztertzen nenbilela, atzeko taparen barrukaldean, pegatina zuri karratu bat aurkitu nuen, arraro iruditu zitzaidan pegatina hura, imaginatzen nuen zer izan litekeen, beraz kendu egin nuen, RFID txip baten antz osoa zuen, nahiz eta beharbada lapurketen aurkako txip bat ere izan daiteken, hobeto aztertu beharko dugu zer den jakin dezagun.

Kontuz ibili behar izango gara gauzak erosterakoan, anaia nagusiaren begi berri hau itsutu dezagun.

FreeBSD 6.2 kaleratu da

Atzo jakinarazi zidatenez, FreeBSD 6.2 RELEASE eskuragarri dago FreeBSD proiektuaren FTP zerbitzarian.Beastie, FreeBSD-ren maskota

FreeBSD sistema eragilearen bertsio berri honek, hurrengo 7 arkitekturak jasaten ditu:

  • alpha
  • amd64
  • i386
  • ia64
  • pc98
  • ppc
  • sparc64

OpenBSD 4.0-ren ISO irudia sortzen

Honetarako lehendabizi, gure etxeko direktorioan OpenBSD/4.0/i386 direktorio estruktura sortuko dugu:OpenBSD

$mkdir -p OpenBSD/4.0/i386

Azken direktorioa gure makinaren arkitekturarekin lotuta egongo da, adibidez gure arkitektura AMD 64 bada, azken direktorioa i386 izan beharrean amd64 izango da, direktorio estruktura honetan FTP zerbitzarian agertzen den direktorio estruktura errespetatu behar izango dugu, honetan arkitektura ezberdinen direktorioen izenak aurkitzeko aukera dugularik.

Orain, sortu dugun azken direktorioan (arkitektura zehazten duena) sartuko gara eta hortik OpenBSD-ren zerbitzarian eskuragarri dauden OpenBSD 4.0 sistema eragilearen fitxategiak eskuratuko ditugu, ostean hauekin ISO irudia sortzeko:

$wget –passive-ftp ftp://ftp.openbsd.org/pub/OpenBSD/4.0/i386/*

Hau egin eta gero ISO irudia egitera pasatuko gara mkisofs komandoa erabiliz:

$mkisofs -b 4.0/i386/cdrom40.fs -v -r -l -L -T -J -V “OpenBSD 4.0″ -A “OpenBSD v4.0, Complete ISO, 24-12-2006.” -c boot.catalog -o ~/OpenBSD40.iso -x ~/OpenBSD40.iso ~/OpenBSD/